Zuen enpresaren web orriaren bidez ezagutzen ditu jendeak zuen produktuak eta zerbitzuak. Horregatik, erabilerraza izan behar du, eta eskaintzaren ataletara ahalik errazena eta ahalik modurik gidatuenean sartzeko aukera eman behar du.
Diseinu onak erabiltzaileak erakartzen ditu. Diseinu txarrak nekatu egiten du, eta, ondorioz, erabiltzaileek orria utzi egiten dute.
Zuen enpresaren web orriak egiten eta diseinatzen lagun diezazueke Bitstudyk.Enpresako diseinatzaileen eta aholkularien ezagutzaz eta esperientziaz baliatuta, ezaugarri hauek dituen web orri bat zehazten lagun diezazueke, zuen eskaintzarako:
- Nabigatzeko erraza: erabilgarritasuna oso garrantzitsua da; ezin dugu onartu erabiltzailea gure web-ean galtzea.
- Eraginkorra: erantzun-denbora optimoa izan behar du. Gehiegi itxaron beharrak pazientzia galarazten du, eta orria utzarazi.
- Ikusgaia: bilatzaileetan posizio ona izan behar du. Merkatuan sartzeko, ezinbestekoa da gure orriak espresuki bilatu gabe topatzea.
- Itxura: diseinu atsegina izan behar du, eta bat etorri behar du zuen eskaintzaren irudi komertzialarekin.
Gainera, Bitstudyk edukien kudeaketan eta bilatzaile adimendunetan duen esperientzia balia dezake zuen web orriaren prestazioak are gehiago hobetzeko.
|