MIMS nukleoaren gainean (Minerva Information Management System) eraikitako produktua.

Tresna honen bitartez, egituratu gabeko testuak analizatu daitezke aurrez ezarritako irizpideen arabera.

Informazio-sistemetako, web guneetako eta egituratu gabeko testu-dokumentuetako datu-bolumen handiak identifikatu, erauzi eta sailkatu behar dituzten enpresentzako da.

Testu-sailkatzailearen aplikazioak:

  • Egunero ehunka edo milaka mezu elektroniko edo jakinarazpen jasotzen dituzten eta gaiaren arabera, kudeatu behar duen sailaren arabera, larritasun-mailaren arabera... banatu behar dituzten erabiltzaileentzako eta bezeroentzako arreta-zentroei laguntzea.
  • Dokumentu asko dituzten informazio-sistemak kudeatzen laguntzea, aurrez ezarritako irizpideen arabera sailkatzea errazteko.
  • Sisteman une desberdinetan sartutako bi testuren artean (dokumentuak, mezu elektronikoak, informazioa oro har) erlazio automatikoak ezartzea, elkarrekin sailkatzeko, egon daitezkeen alertak diseinatzeko edo erabaki jakin batzuk hartzeko.
  • Sisteman sartzen diren testuak kontrolatzea: aurrez ezarritako irizpideen araberako dokumentu-iragazkia, argitaratzeko arau jakin batzuk betetzen ez dituzten dokumentuak kentzeko, edo erakundearentzat garrantzitsua edo interesgarria den informazioaren berri emateko alertak ezartzeko.
 

© 2007 Bitstudy Solucions Informàtiques, SL. Bartzelona. Eskubide guztiak erreserbatuta · 902 955 866
info@bitstudy.com · legezkoa · web mapa