Nola kudea daiteke informazioa milaka dokumentu eta orri dituzten web guneetan eta informazio-sistemetan?
Informazioaren gainkarga (information overload) arazo larria da (eta esponentzialki handitzen doa): informazio gehiegi egoten da modu egokian eta arrazoizko kostu batean erabakiak hartu ahal izateko.
Sarea, beraz, informazioz gainezka dago (gero eta gehiago). Enpresa handien informazio-sistemek ere, oro har, hain bolumen handiak dituzte, ezen oso zaila baita informazio zehatz bat topatzea.
Fenomeno horrek ezagutza kudeatzea zailtzen du, eta, ondorioz, enpresen kapital intelektuala galtzea eragiten du.
Minerva produktuak ezagutzara bideratuta daude. Edukien ingeniaritzan espezializatutako tresnak dira; informazio-sistemetatik, web guneetatik eta egituratu gabeko testu-dokumentuetatik datuak identifikatzen, erauzten eta sailkatzen laguntzen dute.
Produktu horiek guztiak Bitstudyren MIMS nukleoaren gainean eraikita daude (Minerva Information Management System).
www.minervaasistentesvirtuales.com |