Web-eko laguntzaile birtuala da Minerva, eta erabiltzaileari laguntzen dio web gune batean behar duen informazioa bilatzen.
Pertsonaia birtual bat da, eta txat-moduko elkarrizketa bitartez egiten dizkioten galderak ulertzeko konfiguratuta dago. Eskatutako informazioa duen testu batekin erantzuten du, edo eskatutakoarekin lotura duen web orri bat erakusten du.
Modu naturalean idatzitako lengoaia ulertzen du Minervak. Beste pertsona batengana bezala zuzendu gaitezke laguntzaile birtual honetara, testuan aurrez finkatutako inolako egiturarik erabili gabe.
Minervak izaera-modulu bat du. Emozioak ditu, eta transmiti ditzake. Elkarrizketaren testuinguruaren arabera, Minervaren erantzunak desberdinak eta erreakzio desberdinekoak izan daitezke.
Erabiltzaileak elkarrizketan erakusten dituen interesak kontuan izan ditzake Minervak, eta, hala, haren profilari gehien hurbiltzen zaion erantzuna eman.
+ informazio
+ tríptico Minerva
www.minervaasistentesvirtuales.com |