Laguntzaile birtual mugikorrak MIMS nukleoaren teknologia (Minerva Information Management System) eta SMS komunikazio-kanala konbinatzen ditus.
Egun, eskainitako zerbitzura SMS kanalaren bitartez sartzeko etiketak memorizatu behar izatea eragozpen bat da: erabiltzaileei pazientzia eta motibazioa galarazten die.
Laguntzaile birtual mugikorrari esker, SMS kanala erabil daiteke, lengoaia naturalaz. Beraz, zenbait SMS zerbitzu dituen erakunde batek etiketarik gabe funtziona dezake.
Bitstudyren laguntzaile birtual mugikorrak badaki lengoaia naturalean egindako SMS testuak interpretatzen, eta eskaera hartzaile egokiari bideratzen dio.
Oso tresna egokia da zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzten eta orain arte haiek bereizteko etiketak erabili behar izan dituzten enpresentzat.
Herritarren kontsultak sartzeko kanala sortzeko ere egokia da; haiek, SMS bidez eta erraz, kontsultak edo eskaerak berriz bideratu ahal izango dizkiote administrazioari. |