Hermes SMS mezuak kudeatzeko tresna da; SMS mezuak idatzi eta bidaltzeaz gain, banaketa-zerrendaren agenda bat gordetzen du.

Erabiltzaileak agendaren edukia handitu dezake csv fitxategi batetik hartzaile-zerrendak inportatuz. Agendako hartzaile bati zuzenean mezuak bidaltzeko, testua eta mugikor-zenbakia besterik ez da behar.

Baina Hermes-ek ‘eskaera’ formatuko mezuak ere prestatzen ditu. Bidalketarik konplexuenak kudeatzea erraztu dezaketen parametroak gehitzen dizkie: mezuaren testua, bidaltze-data eta ordua, presazkoak ez diren mezuak jasotzeko zentzuzko ordutegiaren leihoa, mezuaren kritikotasuna, jaso izanaren seinalea eta, noski, bidalketaren hartzailea edo hartzaile-zerrenda.

Eskaera bati lotutako mezua, hain zuzen, programatutako bidaltze-orduan aterako da sistematik.

Eskaera aktibatutakoan, hura kontrolatzeko tresnak ditu Hermes-ek.

+ informazio



Ezaugarri nagusiak

  • SMSak banaka edo masiboki bidaltzen ditu
  • SMS mezuen jarraipena egiten du
  • Agenda administratzen eta kudeatzen du
  • Banaketa-zerrendak sortzen ditu
  • Eskaerak kontrolatzen ditu

© 2007 Bitstudy Solucions Informàtiques, SL. Bartzelona. Eskubide guztiak erreserbatuta · 902 955 866
info@bitstudy.com · legezkoa · web mapa