Teknologia berriek gero eta gehiago laguntzen dute azpiegitura fisikoei lotu gabe baina inguruko munduarekin etengabe komunikatuta lan egiten.
Orain, bi ezaugarri hauek dituzten gailuak izan ditzakegu:
- bateria ahaltsuak: era autonomoan ordu askoz lan egin dezaketen eramangarriak edo tablet PCak.
- kablerik gabeko konexioak edonondik: WWAN (Wireless Wide Area Network) teknologiak ezartzeari esker. Gero eta gailu gehiagok dituzte teknologia horiek, eta, ondorioz, edonondik sar zaitezke Internetera eta transferi ditzakezu datuak, banda-zabalera ona izanez gero.
Konbinazio horrekin, beste urrats bat eman daiteke teknologia berrien erabileran: edonondik lan egitea, benetako sarerako konexioa izanik, batzuetan 1,5 kg baino gehiago pisatzen ez duen gailu bat bakarrik erabilita.
mahaigain mugikorra
Mugikortasunerako software-irtenbideak. Teknologia hori oinarri hartuta, Bitstudyk arkitektura espezifikoa garatu du irtenbide espezializatuak eraikitzeko, gailu horiei ahalik eta etekinik handiena atera ahal izateko.
Bulegotik kanpo lan egin behar duten baina, askotan, informazio eguneratua kudeatu, bidali eta jaso behar duten profesional guztiei zuzenduta daude irtenbide horiek: larrialdietarako medikuntza-zerbitzuak, segurtasuneko profesionalak, ingeniariak, arkitektoak, errepideko asistentzia-taldeak, bisitari komertzialak, garraio eta logistikako profesionalak...
+ informazioa
+ tríptico Hermes |