gu 
Bitstudy konpainia gaztea da, sortu berria. Konpainiako profesionalek dute merkatuak eskatzen duen esperientzia. Kalitate handiko zerbitzu informatikoekin lan egiten du, garapenarekin eta berrikuntzarekin konpromisoa du, eta bere bezeroekin lankidetzan aritzen da teknologia berriez gozatzen eta haiei etekin gehien ateratzen laguntzeko, teknologia berriak gero eta ugariagoak baitira gure bizitzan.
xedea

Gure helburua da
TEKNOLOGIA PERTSONEI HURBILTZEA,
teknologiak sortzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduz.
Paradoxikoki, sarean, oro har, enpresa-erakunde handi batean edo administrazio publikoan topa daitekeen informazio gehiegiak zaildu egiten du informazioa eskuratzea, eta, gainera, ezagutzaren alor askotan informazioa behar bezala kudeatzea eragozten du.
Informazioa denon eskura egotea nahi du Bitstudyk; informazioa erraz, era gidatuan eta pertsonalizatuan eskuratzeko moduan jartzea:
- ohiko bilatzaileen ideia eboluzionatuz, informazioa modu gidatuan eskura jartzen dizuten laguntzaile birtualak sortuz eta erabiltzailearen hurbileko hizkera erabiliz.
- informazioa eskuratzeko kanal berriak arakatuz
- edukiak kudeatzeko tresnak diseinatuz
Gure iritziz, azken erabiltzaileak gero eta gehiago eskatzen du teknologia erabiltzea informazio-kantitate handia ematen dion mundu birtual batera etengabe konektatuta egoteko.
Sortu nahi ditugun produktuak aurrez hautatu ditugu gure azken helburura iristen lagundu diezaguten: teknologia pertsona GUZTIEI hurbiltzea errazteko tresna eta zerbitzuak lortzea.
faktore bereizgarriak 
- Gure xedea lortzen lagunduko diguten kalitatezko produktu eta zerbitzuen aldeko apustu sendoa egin dugu.
- Erabiltzaileei balio gehien ematen dietenei lehentasuna ematen diegu.
- Teknologia berrien eta kultura gutxituen erabiltzaileen arteko “Kultura-haustura” —gero eta handiagoa— gainditzeaz arduratzen gara.
- Ahaleginak egiten ditugu kalitateagatik eta lan-filosofia bategatiko leialtasunagatik merkatuan erreferente izatea lortzeko.
|