Hasiera batetik erabaki genuen gure enpresa hau ezin zela izan besteak bezalakoa. Desberdina izan behar du, eta horrexegatik erabaki dugu Gizarte Ekintzara bideratutako sail bat sustatzea gure erakundearen barruan.
Vicente Ferrer Fundazioa (FVF) GGKEa da (garapenerako gobernuz kanpoko erakundea), eta Indiako eremu pobreenetako eta behartsuenetako bat —Anantapur— eta Indiako komunitate pobreenetako eta baztertuenetako bat —dalit edo ukiezinak— eraldatzeko prozesuan parte hartzeko konpromisoa du. Haren sortzaile Vicente Ferrerrek 50 urte baino gehiago daramatza Indian behartsuenekin lanean.
Bi taldek osatzen dute FVF: talde espainiar batek eta talde indiar batek elkarrekin egiten dute lan, Anantapurreko pobrezia eta desberdintasun sozialak errotik kentzeko. Indian, Rural Development Trust-ek (RDT, Landa Garapenaren Partzuergoa) —Vicente Ferrerrek 1969an sortu zuen— gizarte-erakunde baten modura funtzionatzen du; hau da, ingurunea errespetatzen du, eta komunitatea garatzea helburu duen eraldaketa-prozesu baten protagonista da.
RDTk ez ditu berehalako irtenbideak bilatzen, denboran jarraipena izatea eta eremu berean iraupen mugagabea izatea baizik.
Egun, FVF-RDTren lana 13.000 km²-ra, 1.500 herritara heltzen da, eta 2.000.000 pertsonari egiten dio mesede.

|