sektoreak ezagutu

Bitstudyren profesional-taldeak urte askotako ezagutza eta eskarmentua du alor hauetan:
  • administrazio publikoaren adar guztiak
  • finantza-mundua
  • ETEak

teknologiak ezagutu


Mugikortasunaren alorreko aurrerapen teknologikoen segimendua eta aplikazioa.
Irtenbide berritzaile praktiko eta errealisten azterketa eta aplikazioa.

 

zer eskaintzen dugu


Sektoretan eta teknologian dugun esperientzia aplikatzen dugu lehendik dauden negozio-prozesuak optimizatzeko edo prozesu berriak lantzeko irtenbideak eskaintzeko (negozio-aukera berriak edo lehengoak hobetuta).

 

gure ekarpenez balia daitezkeen enpresak eta erakundeak


Bitstudyren mugikortasunari buruzko aholkularitzak irtenbide praktikoak eta eraginkorrak eskain diezazkieke hauei:

  • Langileak lantokitik kanpo dituzten enpresak, beren informazio-sistemekiko kontaktu bizkorra, eraginkorra eta merkea behar dutenak.
  • Aurrez ezarritako irizpideen arabera SMS edo MMS mezuak kudeatu behar dituzten enpresak edo kolektiboak —mezularitza masiboa zein selektiboa—:
    1. · lantokitik kanpo dauden langileei mezuak bidaltzea,
      · bezeroei informazio komertziala bidaltzea (leialtze-sistemak),
      · bazkide diren langileei erakundeari buruzko informazioa bidaltzea,
      · harpidetutako erabiltzaileei edo langileei alertak edo oharrak bidaltzea (gertaerei lotutako informazioa).

Irtenbide horien aplikazioak ugari dira. Langileekin, bezeroekin, bazkideekin edo herritarrekin (administrazio publikoen kasuan) etengabe harremanetan egoten den eta harreman eraginkorra duen edozein enpresak, kolektibok edo administraziok zerbitzuaren kalitatea handitzen du, eta irudia nabarmen hobetzen du.

Oro har, erraz ezartzeko irtenbideak dira eta onurak bizkor ematen dituztenak, bai operatiboak bai ekonomikoak.


© 2007 Bitstudy Solucions Informàtiques, SL. Bartzelona. Eskubide guztiak erreserbatuta · 902 955 866
info@bitstudy.com · legezkoa · web mapa